§ Lehenengo blog honek ingurunearen ezaguerari buruzkoa da. Hemen ikasleak nahiz gai honi buruz interesa duen edonork informazioa bilatu dezake. Ikasleek bertan ipintzen dituzte ikasgai honi buruzko lanak. Gainera prest dago ikaslea ez den beste pertsona baten lanak igotzeko. Horretarako helbide bat uzten dute eskura informazio interesgarria gehitu nahi baduzu.Gazteleraz dago.
§ Hurrengo blog-ean natuz zientziei buruzko edukiak daude guztion eskura. Ondarroako Txomin-Agirre ikastolak jarri du abian proiektu hau, Lehen Hezkuntzako natur-zientzien edukiak jarriz ikasgai honen irakasleei zuzenduta, gaia modu errazago batean antolatzeko xedez. Ikasleentzat onuragarria da baita, edukiak modu interesgarriago eta motibagarriago agertzen bait dira. Horretarako irakaslearentzako programazioa eta ikasleentzako zenbait gai agertuko dira, dena irudi eta bideoekin lagunduta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario