MESOZOIKOA
§ 180 urte iraun zuen gutxi gorabehera.
§ Lur osoa kontinente menditsu bakar batean zegoen elkarturik. Klima lehorra zen, itsasoa urrun-urrun zegoen eta. Mesozoikoaren amaieran, ozeanoak irekitzean, klima hezetu egin zen, eta bat-bateko tenperatura jaitsiera gertatu zen, sumendi-erupzio edo meteorito baten talkaren eraginez. Afrika eta Amerika bereizten hasi ziren eta Amerikako mendebaldeko ertzean mendikate handiak sortu ziren.
§ Mesozoiko hiru periodo bereizten dira, flora eta faunaren aldaketa nagusien arabera:
- Triasikoa
- Jurasikoa
- Kretazeoa
TRIASIKOA | JURASIKOA | KRETAZEOA |
Gimnospermoen eta iratzeen baso handiak nagusitzen dira eta dinosauro eta ugaztun primitiboak agertzen dira | Dinosauroak dira nagusi eta lehen hegaztiak agertzen dira. haiekin batera, ugaztun txikiak | Landare angiospermoak ugaritu dira eta dinosauroak desagertzen dira |
Dinosauroak ehun milioi urtetik gora Lurrean bizi izan zen narrasti talde bat izan ziren. Ingurunea moldatzeko ahalmen handia zutenez, kontinente guztiak kolonizatu zituzten. Lehorreko eta uretako dinosauroak existitu ziren, haragijaleak zein belarjaleak; batzuk oinez ibiltzen ziren, beste batzuk hegan…
Hainbat teoria daude dinosauroen suntsipenari buruz. Teoriarik zabalduenaren arabera, meteorito handi baten eta Lurraren arteko talkak eragindako klima-aldaketaren ondorioz desagertu ziren, beste hainbat izakirekin batera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario