PALEOZOIKOA
§ 300 bat milioi urte iraun zuen.
§ Paleozoikoaren hasieran, kontinenteen erliebea nahiko laua zen, eta klima epela, planetaren berotze globalaren ondorioz. Eraren amaieran, glaziazio handiak egon ziren hego hemisferio osoan.
§ Hasierako ingurumen-baldintzek izaki eukariotikoen dibertsifikazio handia eragin zuen. hona hemen era honetako periodoak eta, izaki bizidunen agerpenari dagokionez, izandako gertaera garrantzitsuenak.
- Kanbriarra
- Ordoviziarra
- Siluriarra
- Devoniarra
- Karboniferoa
- Permiarra
| KANBRIARRA | ORDOVIZIARRA | SILURIARRA |
| Itsasoko ornogabeen kopurua areagotuz doa | Itsasoko ornogabeak dira nagusi. Lehenengo arrain primitiboak eta onddoak agertzen dira | Lehenbiziko landareak eta lurreko ornogabeak (artropodoak) agertzen dira, baita egun oraindik bizi diren alga eta onddo batzuk ere |
| DEVONIARRA | KARBONIFEROA | PERMIARRA |
| Arrainek eboluzionatu eta anfibioak agertzen dira. landare baskularren talde modernoak sortzen dira | Anfibioek eboluzionatu eta narrastiak agertzen dira | Narrastiak ugaritzen dira eta, antza denez, klima-aldaketa bortitz baten eraginez, espezie ugari desagertzen dira. Landare loredunak sortzen dira |






No hay comentarios:
Publicar un comentario