jueves, 15 de diciembre de 2011

LURRAREN KANPO-PROZESU GEOLOGIKOAK

Kanpo-prozesu geologikoak azaltzeko PowerPoint-a:

LURRAREN BARNE DINAMIKA

Lurraren barne-dinamika (gure planetaren barruko egitura eta honen mugimenduak eta eraldaketak) aztertzeko, Power Point bat egin dut:


Lurrari buruzko bideo interesgarriak

Hemen uzten dizuet gure planetari buruzko bideo interesgarri batzuk Lurra hobeto ezagutzeko. Horretarako embdr erabili dut.

WEBGUNE INTERESGARRIAK

Hona hemen webgune interesgarri batzuen zerrenda. Natur zientziekin erlazionaturiko orrialdeak dira.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

miércoles, 7 de diciembre de 2011

IPUINAK unibertsoan

Hona hemen ipuin sorta bat, unibertsoa gaitzat hartzen duena. Bertan haurrentzat ulertzeko eta helduentzat azaltzeko zailak suertatu daitezkeen kontzeptuak agertzen dira. Ipuin bat denez, haurrak irekitak jartzen ditu ate guztiak arreta handiagoa jarriz, ipuina entzuterakoan euren irudimena pizten dute eta errazagoa dute kontzeptuak (bereziki abstraktuak direnak) hobeto ulertzeko eta haietan sinizteko. Betiere, ipuinak direla gogoratu behar zaie. 

lunes, 5 de diciembre de 2011

IKT-ak

Irakaskuntza aldatu da, eta horrekin IKT-ak sartu dira edukiak jorratzeko metodo egoki gisa. Ikaskide batzuk eta nik bideo bat prestatu dugu, gizarte eta irakaskuntza emandako aldaketak azaltzeko. Horretarako Manuel Area Moreira-ren artikulu bat aukeratu dugu: "La competencia digital e informacional en la escuela".









Eta gaia azaltzeko PowerPoint-a:


LURRAREN SORRERA ETA EBOLUZIOA

Ideia nagusiak argitzeko mapa kontzeptuala, CmapTools programaz baliatuz:



domingo, 4 de diciembre de 2011

LURRAREN EBOLUZIOA: Zenozoikoa

ZENOZOIKOA

  §  Ozeano handiak desagertu eta kontinenteak hedatu ziren. Ondoren, orogenia alpetarra gertatu zen, egun ezagutzen ditugun mendikateak: Alpeak eta Pirinioak, besteak beste. Australia eta Antartida bereizi ziren eta azken hori Hego Amerikatik urrundu zen. Zenozoikoan gorabehera termiko handiak gertatu ziren.

  §  Kretazeoren amaieratik zetorren animalien desagerpena areagotu, eta primateak agertu ziren, gizakia barne.

-          Tertziarioan: hegaztiak eta ugaztunak ikaragarri hedatzen dira eta lehenengo  haragijaleak eta primateak agertzen dira. Basoek atzera egiten dute eta belardiak nagusitzen dira. itsasoetan, lehen ugaztun  urtarrak agertzen dira.

-          Kuaternarioan: gizakia planeta osora zabaltzen da. 



LURRAREN EBOLUZIOA: Mesozoikoa

MESOZOIKOA

   §  180 urte iraun zuen gutxi gorabehera.

   §  Lur osoa kontinente menditsu bakar batean zegoen elkarturik. Klima lehorra zen, itsasoa urrun-urrun zegoen eta. Mesozoikoaren amaieran, ozeanoak irekitzean, klima hezetu egin zen, eta bat-bateko tenperatura jaitsiera gertatu zen, sumendi-erupzio edo meteorito baten talkaren eraginez. Afrika eta Amerika bereizten hasi ziren eta Amerikako mendebaldeko ertzean mendikate handiak sortu ziren.

   §  Mesozoiko hiru periodo bereizten dira, flora eta faunaren aldaketa nagusien arabera:

-          Triasikoa
-          Jurasikoa
-          Kretazeoa


TRIASIKOAJURASIKOAKRETAZEOA
Gimnospermoen eta iratzeen baso handiak nagusitzen dira eta dinosauro eta ugaztun primitiboak agertzen diraDinosauroak dira nagusi eta lehen hegaztiak agertzen dira. haiekin batera, ugaztun txikiakLandare angiospermoak ugaritu dira eta dinosauroak desagertzen dira




Dinosauroak ehun milioi urtetik gora Lurrean bizi izan zen narrasti talde bat izan ziren. Ingurunea moldatzeko ahalmen handia zutenez, kontinente guztiak kolonizatu zituzten. Lehorreko eta uretako dinosauroak existitu ziren, haragijaleak zein belarjaleak; batzuk oinez ibiltzen ziren, beste batzuk hegan…
Hainbat teoria daude dinosauroen suntsipenari buruz. Teoriarik zabalduenaren arabera, meteorito handi baten eta Lurraren arteko talkak eragindako klima-aldaketaren ondorioz desagertu ziren, beste hainbat izakirekin batera. 

LURRAREN EBOLUZIOA: Paleozoikoa

    PALEOZOIKOA

   §  300 bat milioi urte iraun zuen.

   §  Paleozoikoaren hasieran, kontinenteen erliebea nahiko laua zen, eta klima epela, planetaren berotze globalaren ondorioz. Eraren amaieran, glaziazio handiak egon ziren hego hemisferio osoan.

   §  Hasierako ingurumen-baldintzek izaki eukariotikoen dibertsifikazio handia eragin zuen. hona hemen era honetako periodoak eta, izaki bizidunen agerpenari dagokionez, izandako gertaera garrantzitsuenak.

-          Kanbriarra
-          Ordoviziarra
-          Siluriarra
-          Devoniarra
-          Karboniferoa
-          Permiarra




KANBRIARRAORDOVIZIARRASILURIARRA
Itsasoko ornogabeen kopurua areagotuz doaItsasoko ornogabeak dira nagusi. Lehenengo arrain primitiboak eta onddoak agertzen diraLehenbiziko landareak eta lurreko ornogabeak (artropodoak) agertzen dira, baita egun oraindik bizi diren alga eta onddo batzuk ere




DEVONIARRAKARBONIFEROA         PERMIARRA
Arrainek eboluzionatu eta anfibioak agertzen dira. landare baskularren talde modernoak sortzen diraAnfibioek eboluzionatu eta narrastiak agertzen dira                            Narrastiak ugaritzen dira eta, antza denez, klima-aldaketa bortitz baten eraginez, espezie ugari desagertzen dira. Landare loredunak sortzen dira







viernes, 2 de diciembre de 2011

LURRAREN EBOLUZIOA: Kanbriaurrea

KANBRIARRAURREA

§  4.000 milioi urte inguru iraun zuen.

§  Planeta hoztuz joan zen eta larruazala sortu zen.  Planeta osatzen duten dentsitate handieneko materialak barnealdean geratu ziren, baxuenekoak kanpoan geratu zirelarik. Kanpoko geruzan geratutako dentsitate txikiko materia hori hoztuz joan zen solido bihurtuz. Barnealdean tenperatura oso altuak zeuden eta ondorioz sumendien eraketak eta hauen erupzio etengabeak sortu zituzten. Erupzioak direla medio gas batzuk askatu ziren eta atmosfera sortu zen. Ur-lurrunaren kondentsazioak, aldiz, hidrosfera.



§  Hasiera batean ez zegoen oxigenorik, ezta ozonorik ere. Ozonoren babesa barik tximista antzeko batzuk heldu ziren planetaren larruazalera energia sortuz eta materia ez-organikoetatik materia organikoa eratzeko. Materia hau urarekin nahasi zen eta erreakzio batzuk gertatu dira. Hori balio lezake lehenengo bizi-formen agerpena azaltzeko. Beraz, lehenengo bizi-formak era kanbriarraurrean sortu ziren.

LURRAREN EBOLUZIOA: sarrera

LURRAREN EBOLUZIOA

Lurra duela 4.500 milioi urte sortu zen eta handik Aurrera gertatutako fenomeno ugariak izan dira Lurrari gaurko itxura eman diotenak. Gure planetaren eboluzioa aztertzeko ikertzaileek denbora-unitate batzuk bereizi zituen: erak

Hauek dira era horien izenak: Kanbriarraurrea, Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa. 


jueves, 1 de diciembre de 2011

Lurraen sorrera

LURRAREN SORRERA

Unibertsoaren sorrera big bang teoriaren bitartez azal daiteke. Big bang teoriaren arabera, duela 15-20 mila milioi urte unibertsoa osatzen zuen materia eta energia guztia elkartuta zegoen superatomo bat osatuz. Baina superatomo hori oso ezegonkorra zen dentsitate handi-handia zuelako. Horren ondorioz leherketa ikaragarria egon zen eta superatomoa osatzen zuen materia guztia norabide guztietan sakabanatu zen. Sakabanatzean,  materia zatitzean eratu ziren partikula subatomikoak multzoka elkartzen hasi ziren atomoak sortuz.

Grabitatearen ondorioz atomoak kontzentratu ziren galaxiak eratuz.  Galaxietan tenperatura igoera baten ondorioz erreakzio nuklearrak gertatzen hasi ziren. Horrela sortu ziren izarrak.

Antza denez, izarretatik askatutako materia zati batzuk haien inguruan biraka hasi ziren, haien artean multzoak eratuz. Hauen arteko talkak eta elkarketak direla eta sortu ziren planetak.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Natur zientzien blog-ak

§       Lehenengo blog honek ingurunearen ezaguerari buruzkoa da. Hemen ikasleak nahiz gai honi buruz interesa duen edonork informazioa bilatu dezake. Ikasleek bertan ipintzen dituzte ikasgai honi buruzko lanak. Gainera prest dago ikaslea ez den beste pertsona baten lanak igotzeko. Horretarako helbide bat uzten dute eskura informazio interesgarria gehitu nahi baduzu.Gazteleraz dago.



§       Hurrengo blog-ean natuz zientziei buruzko edukiak daude guztion eskura. Ondarroako Txomin-Agirre ikastolak jarri du abian proiektu hau, Lehen Hezkuntzako natur-zientzien edukiak jarriz ikasgai honen irakasleei zuzenduta, gaia modu errazago batean antolatzeko xedez. Ikasleentzat onuragarria da baita, edukiak modu interesgarriago eta motibagarriago agertzen bait dira. Horretarako irakaslearentzako programazioa eta ikasleentzako zenbait gai agertuko dira, dena irudi eta bideoekin lagunduta.


viernes, 4 de noviembre de 2011

LEHEN HEZKUNTZA: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala


CmapTools-en erabiltzen ikasteko praktika bat egin dugu, curriculum-aren artikulu batzuen mapa kontzeptuala eginez. Hemen duzue egindako lana. CmapTools programa oso erabilgarria da eskemak edo mapa kontzeptualak egiteko.

viernes, 28 de octubre de 2011

Zer da unibertsoa?

Unibertsoa materia, energia, espazioa eta denbora da, existitzen den guztia unibertsoaren parte da. Baina unibertsoaren zati handiena espazio hutsa da.
Infinitua dela pentsatzen dugu, baina ez da egia. Infinitua izango balitz, materia ere infinitua izango zen eta ez da horrela. Oso handia da, bai, baina ez infinitua.
Momentu batean infinitua izan zen: duela 15.000 milioi urte materia dentsitate (masa/bolumena) eta tenperatura infinituak zituen. Baina eztanda bortitz baten ostean, unibertsoa dentsitatea eta tenperatura galduz joan da. Teoria horri Big-bang izena jarri zioten.
Izan ere, ezinezkoa egiten zaigu unibertsoaren mugak ezartzea eta askotan unibertsoaren kontzeptua ulertzea ere. Baina horren parte gara eta bere garrantziaz ohartu behar gara.

Mundua gure esku dago. Zaindu ezazu!!